Antolatzaileek Euskadiko tourra egiten itzi deutsiela dino Zupiriak

Ertzainen segurtasun lana eta herritarrek jokabidea txalotu ditu Jaurlaritzako bozeroaleak

Bingen Zupiria: “Poza ikusi dot bide bazterretan”

Bingen Zupiria / Bizkaia Irratia

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak azaldu deusku lehenengo etapea Prudhomme zuzendariaren kotxean egin ebala eta handik ikusitakoak harrituta laga ebala. Holantxerik egoala Prudhomme bera be, ikusi ebanaz aho zabalik.

Tourreko antolatzaileek Euskadiko Tourra egiten itzi deutsiela nabarmendu dau Zupiriak, eta hori pozik egotekoa dala. Segurtasun sailaren eta Ertzaintzaren lana goraitatu dau, honako ekitaldi baten segurtasuna bermatzea oso gatxa dalako. Herritarren jokabidea be txalotu dau, boluntario moduan parte hartuta edota txirrindulariak animatuz oso portaera ona euki dabelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular