Koldo Callado izan da Zientzia tarteko lehenengo emonaldian

Gripeak eragiten dauzan gaixotasunen inguruko mitoak baztertu, eta gehiago jakin dogu

Birusen aurrean argi eukiteko jarraibide zehatz bat

Kurtso honetako Zientzia tarteari hasierea emon deutsagu. Domekero EHUko zientzialari batek informazino zehatza eta erabilgarria emongo deusku. Helburua, zientzia geure entzuleei hurreratzea eta zientzialarien lana balioan ipintea da.

Udagoiena bete-betean sartu da, eta hotza be bai. Birusek eta bestelako gaixotasunek errezago daukie gure sistema kaltetzeko, defentsak bajuagoak daukaguzalako, besteak beste. Gripea eta horrelako birusek eragiten dabezan gaixotasunen inguruko mitoak baztertzeko eta jarraibide zehatz bat argi eukiteko, Koldo Calladok inaugurau dau aurtengo Zientzia tartea. Bera Medikuntzan eta Kirurgian Doktorea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00