Bizkaiko mendiak ezagutzeko jolasa sortu dau Sua Edizioak argitaletxeak

Aukera ekonomikoak eta gaitasun fisikoak uztartu behar dira

Bizkaia Mendiz Mendi mahai-joko barria

Mahai jolasa / SUA Edizioak

Ehun mendien lehiaketako Bizkaiko 128 gailurrak igotzean datza jolasa. Erronka betetzeko, aukera ekonomikoak eta gaitasun fisikoak uztartu behar dira. Biak behar moduan erabiltea ezinbestekoa izango da partida jokatzeko.

Mendien puntuazinoa zailtasunaren eta kokapenaren arbera izango da; holan garrantzitsua da helburuak aukeratzen jakitea, irabazlea lortutako puntuen baturak ebatziko daualako.

Laguntza-kartak lagungarriak izango dira, besteak beste deskontuak, aparteko puntuak eta hainbat bitarteko emoten dabezalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular