Gontzalo Arrantz eta Elena Fernandez idazleek jarri dabez abiapuntuak

Abian da hamaseigarren edizinoa

Bizkaidatz, herritarren literatur sorkuntzea pizteko lehiaketea

Bizkaidatz lehiaketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Abian da XVI. Bizkaidatz lehiaketea. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dau. Asmoa, herritarren literatur-sorkuntza bultzatzea da. Era honetara, aldunditik, dei egin deutse herritarrei edizino barri honetan parte hartzera. “Esta historia la escribes tu/Jarraitzeko prest? orain zure txanda da” dino lehiaketaren leloak.

Euskeraz eta gaztelaniaz

Elena Fernandez idazleak emon dau abiapuntua euskeraz. “Egizu Match” da izenburua. Lagun bila dabilen emakume batek beste batzukaz alkartzeko hitzorduen app batera jotzen dau, bere bizitza muturreko egoera batan egongo dala susmatu barik. Elena Fernandezek Bizkaidatz lehiaketea irabazi eban eta eleberriak idatzi dauz orain arte. Gaztelaniaz Gonzalo Arranzek emon dau abiapuntua, “Los preparadores” da izenburua. Julen bidaiari amorratua da. Munduan zehar abentura ugari izan ostean etxera bueltatzen da eta galduta sentitzen da. Erantzunak alkarte misteriotsu baten aurkitzen dauz “La escuela de Preparadores” izenekoan.

Lanak aurkezteko epea

Idazle biek emondako abiapuntuagaz, parte hartu gura daben herritarrek gitxienez 12 orrialde eta gehienez 15 idatzi behar dabez. Lanak irailaren 6ra bitartean aurkeztu daitekez Foru Aldundiak daukan laguntza, erregistro eta herritarren arretarako Bilboko bulegoan. Egoitza elektronikoaren bidez be aurkeztu daitekez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w