Planik plan 02x11: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x11: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko Bertsolaritza finala, ‘Kontu kantari’ eta Zea Mays astegoien honetan Bizkaian

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Domekan, Santo Tomas eguna ospatuko da Bizkaiko zenbait txokotan. Bestelako planei jagokonez, astegoien honetan, Zea Mays, Ruper Ordorika eta Bizkaiko bertsolaritzako finala izango doguz Bizkaian. Baita Kontu kantari antzezlana ere.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Zea Maysen kontzertua Bermeoko Kafe Antzokian; Ninini antzezlana Berrizko kultur etxean, eta Magia parrastan ikuskizuna Basauriko Basozelai gizarte etxean.

Zapatua

Hainbat ekitaldi desbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Ruper Ordorikaren kontzertua Bilboko Kafe Antzokian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko La Casillan eta Zimurren artean kontu kantari ikuskizuna Galdakaoko Kultur etxean.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek be izango dira Bizkaian: Zerua lapurtu dute Barakaldoko antzokian eta El Quijote Getxoko Muxikebarrin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00