Euskalerriko Eskautak Bizkaia, 30 eskaut talde, 350 begirale boluntario eta 2500 ume eta gazte inguru batzen dituan federakuntzeak, bere urteko ospakizun handia jorratuko dau Gorka Deuna egunean. Aurten, Bizkaiko eskaut mugimenduak, Caristasegaz batera, mudu hobe baten alde eragile eraldatzaile modura egiten daben lana ezagutarazi nahi dabe.
Maria Manrique, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko presidenteak , apirilaren 17an Bilboko Avril mendian “Mundua alkarrekin eraldatzeko prest” leloagaz egingo dan GORKA DEUNA eguneko programazinoa eta zehaztasunak emon deuskuz.