Apirilaren 23an egingo da Bilboko Avril mendian

Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren urteko ospakizunean milaka lagun alkartuko dira

Bizkaiko eskautek Gorka Deuna, domekan, Monte Avrilen ospatuko dabe

2023ko Gorka Deuna aurkezteko prentsaurrekoa / Bizkaia Irratia

Euskalerriko Eskautak Bizkaia, 30 eskaut talde, 350 begirale boluntario eta 2500 ume eta gazte inguru batzen dituan federakuntzeak, bere urteko ospakizun handia jorratuko dau Gorka Deuna egunean. Aurten, Bizkaiko eskaut mugimenduak, Caristasegaz batera, mudu hobe baten alde eragile eraldatzaile modura egiten daben lana ezagutarazi nahi dabe.

Maria Manrique, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko presidenteak , apirilaren 17an Bilboko Avril mendian “Mundua alkarrekin eraldatzeko prest” leloagaz egingo dan GORKA DEUNA eguneko programazinoa eta zehaztasunak emon deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular