Bizkaiko Esku Pilota Federazioak 100 urte bete barri dabezan honetan, bart Bilboko bihotzean kokatutako Club Deportivon ekitaldia egin eben. Frontoiko kirolagaz lotutako politikari zein kirolariak hurbildu ziran federazioari berotasuna eskaintzeko.
“Mende bat pilotaren alde” lelopean, historiak darrai eta hurrengo urteetan azken mendean bezain gogotsu dagoz.
Plan berriak, jaialdiak, frontoiak beteta eta inoiz baino pelotarien fitxa gehiago. Gaurkoan, jokoan irratsaioan Iñaki Aurtenetxe Bizkaiko Esku Pilota Federazioko presidenteagaz hitzordua euki dogu, egoeraz eta etorkizunaz berri emoteko.

