Kutxabank Ligako finala zapatuan jokatuko dabe Bizkaia Pelotalekuan. Asier Del Rio lezamarragaz egin dogu berba

Asier Del Rio lezamarrak lehenengoz jokatuko dau Kutxabank Ligako finala. Irabazteko aukerak badaukiezala dino

Bizkaitar bik jokatuko dabe Kutxabank Ligako finala zapatuan

Del Rio, Necol, Maldonado eta Ibai Perez, finalerako pelotak aukeratuta / Bizkaia Irratia

Kutxabank Ligako finala zapatuan jokatuko dabe Bizkaia pelotalekuan. Maldonado eta Ibai Perez zuzenean sailatu ziran. Izan be, ligan partidurik gehien irabazi eben. Onenak izan dira. Necol eta Del Riok finalaurrekoa irabazi behar izan dabe finalera sailkatzeko.

Fusto eta Gordonen aurka jokatu eben finalaurrekoa. Lau jokotan irabazi ebe (3-19. Joko gogorrak izan zirala nabarmendu dau Asier Del Rio lezamarrak. Beragaz egin dogu berba Jokoan saioan. Del Riok hirugarren finala dau profesionaletan.

Final bat irabaztea zer dan badaki Del Riok. Openean jokatu ditu biak. Bata galdu eta bestea irabazi. Fusto eta Gaubeka izan ditu lagun orain arteko bietan. Zapatuan, Necolegaz jokatuko dau Maldonado eta Ibai Perezen aurka. Del Riok dino hirugarren final honi nasaiago ekingo deutsala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular