Fermin Muguruzak 'Black is Beltza; Ainhoa' bere azkeneko lana aurkeztu deusku

Filmaren atzean dagoan lana, zailtasunak eta estreinaldiaz berba egin deusku Fermin Muguruzak

“Black is Beltza II Ainhoaren belodromoko estreinaldia hunkigarria izan da”

Black is Beltza; Ainhoa pelikularen kartela / Blackisbeltza.eus

Donostiako Zinemaldiko belodromoko estreinaldi arrakastatsua eta gero, Fermin Muguruzak zuzendutako Black Is Beltza II: Ainhoa filmaren ardatz nagusiak azaldu deuskuz Muguruza berak. Filma zinemetan ikusteaz gain, komikia be salgai dago, eta artista handiak egindako soinu bandaren CDa be eskuragarri dago. Kortatu, Imanol, Mikel Laboa, Joseba Tapia eta beste hainbat musika taldek parte hartu dabe soin bandaren eraketan. Filmak arrazakerian oinarritutako istorioa da, non Ainhoa protagonistea, Euskal Herrira osterea egiten dau Manex aitaren familia euskalduna ezagutzera. Ferminek pelikula grabetako prosezuan izandako zailtasunak, erraztasunak eta arazoak azaldu dauz, eta zelako lana egin daben 4 urte azken honeetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00