Zinemira sailean lehiatuko da

'Pedro Arrupe. Nik bonba atomikoa bizi izan nuen' dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinauko da

Leyre Arrieta: ‘Hunkigarria eta gogorra izan zan dokumentalaren prozesua’

Pedro Arrupe / Donostia Zinemaldia

Pedro Arrupe. Nik bonba atomikoa bizi izan nuen Maite Ibáñez historialariak zuzendutako lana da. Dokumentala Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean lehiatuko da. Urteko euskal ekoizpen onenaren Irizar Saria irabazteko hautagaia da.  

Ikus-entzunezkoak 1945eko abuztuaren 6an Hiroshiman jazotakoa kontetan dau. Pedro Arrupe jesuita bilbotarra bonbardaketaren lekuko izan zan. Arrupek, leherketearen ostean, Nagatsuka auzoan zuzentzen eban nobiziotegia behin-behineko ospitale bihurtu eta zauritu ugari artatu ebazan. Dokumentalaren bidez, Arrupek salbautako pertsonen ondorengoen eta bonbardaketatik bizirik atera ziran hibakushen testigantzak be berreskuratu dabez, Leyre Arrieta Deustuko irakasle, ikertzaile eta dokumentaleko gidariak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez. 

Pedro Arrupe. Nik bonba atomikoa bizi izan nuen dokumentala irailaren 23an (22:00etan) estreinauko da Donostiako Zinemaldian, Principe zinema-aretoetan. Zinemaldian beste emonaldi bi be izango dira: hilaren 24an (Antiguo Berri Zinemak, 16:30ean) eta 25ean (Trueba Zinemak, 16:00etan). Dokumentala Greenpeacek sustatutako Lurra Sarirako be izentau dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00