"Europako Hauteskundeak, arrantzari jagokonean, oso garrantzitsuak dira" esan dau Albacorako Borja Alonsok

Albacorak hiru mila behargin eta 17 atunontzi izoztatzaileko flotea dauka hiru ozeanotan

Borja Alonso: “Bruselak gure arrantza bultzatu behar dau”

Borja Alonso (Albacora enpresako jasangarritasun zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Albacora SA enpresako jasangarritasun zuzendaria, Borja Alonso euki dogu gaur Bermeon egin dogun Goizeko Izarretan saio berezian. “Europako Batzordearen aldetik gure arrantza moduen kontrako jarrera bat topetan dogu. Gaur bertan Bangkoken egiten dabilzan batzar baten ondorioz murrizketa gehiago etorriko jakuz” salatu dau Alonsok. Albacorak hiru mila behargin eta 17 atunontzi izoztatzaileko flotea dauka hiru ozeanotan.

“Gure lehen sektorea babestu behar dogu. Bruselak eskumen osoa dauka gure arrantzan, zentzu horretan benetako europarrak gara baina batzutan emoten dau gurago dabela auzokoa egiten dabilena kontrolau gurea bultzatu baino. Europako Hauteskundeak arrantza sektoreari begira oso garrantzitsuak izango dira” adierazo dau Borja Alonsok. Patroien eta marinelen belaunaldi aldaketan dagoan gabezia ikusita, enpresek eskoletan eta ikastoletan arrantza sektoreari begirako sentsibilizazino plana martxan jarri beharko leukiela uste dau Alonsok. Gazteak sektorera erakarteko modu bat izan leitekela uste dau Albacorako ordezkariak.

Azken urtean Indikoan arrantzontziek piraten 120 eraso jasan dabez. Egoerea ikusita Atalanta Operazinoak indarrean jarraitu dagian gura dabe atunontzietako arduradunek. “Ez badogu ezer egiten abenduaren 31an ontziak babesteko Atalanta Operazinoa amaituko da eta hori ezin da onartu” adieraoz dau Borja Alonsok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00