
Txakomic jaialdiaren bosgarren edizinoa egingo da astegoien honetan Leioan eta Bakion. Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzaileak antolatuta, Leioako Mendibile jauregian eta Bakioko Txakolin museoan egingo da aurten Txakomic zapatuan eta domekan. Kontseilu Arautzailetik, Maider Zalduondok esan deusku 3 ardatz daukazala jaialdiak, txakolina, komikia eta gastronomia. Orain arteko edizinoak oso ondo joan dira. Familiek hartzen dabe parte ekimenean. Aurten, Frantzia da herrialde gonbidatua. Hango gastronomiak tarte handia izango dau.
Euskal Mandalak
Aurtengo Txakomic jaialdian antolatu diren ekitaldien artean, Leioako Mendibile jauregian Euskal Mandalak izeneko tailerra eskeiniko dabe Unai Gonzalez ilustratzaileak eta Oihane Amantegi editoreak. 12 eta 16 urte artekoentzako tailerra eskeiniko dabe. Gonzalezek eta Amantegik 2023. urtean aurkeztu eben Durangoko Azokan euren lana, Euskal Mandalak. Harrera oso ona izan dau inkonografia eta mitologia buztartzen dauazan lan honek.
www.bizkaikotxakolina.eus web orrian, Txakomic jaialdiaren egitaraua eta erreserbak egiteko aukerea.