Olinda musika taldeak hamarkada bat daroa nazinoarteko musika genero ugari zabaltzen. Amaia Jaiok (txeloa), Eider Gallastegik (kontrabaxua), Juanfer Gagok (gitarrea) eta Eva Acerok (abotsa) osotuten dabe laukotea. Orain arte disko bi kaleratu dabez: Reserva (2014) eta Sol, azeitonas e vinho (2023).
Amaia Jaio taldekideak azaldu deuskunez, Olinda taldea Itziar Ezkerra lagunari esker sortu zan. Orain hamar urte, Itziar zendu zanean, bere aldeko omenaldian parte hartu eben laurek eta han batu ziran. Astebetera entsaiatzen hasi ziran.
Brasilgo doinuak eta erritmoak dira Olindaren ardatz. Bossa nova, swing, bolero edota sanba doinuak joten dauz Durangaldeko taldeak. Batez be brasileraz abesten dabe, nahiz eta azken diskoan euskarazko abesti bat be argitaratu daben: Ama, laztana.
Olinda taldearen lehenengo diskoa, Reserva (2014), Itziar Ezkerraren omenez grabau eben. Bertsinoz osotutako lana izan zan debutekoa. Aurtengo maiatzean, barriz, bigarren diskoa kaleratu dabe: Sol, azeitonas e vinho. Hamabi abesti bildu dabez, urteotan galdu dabezanak omendu gurean.