
Bridgestone enpresan ez da izan aurrerapenik kaleratzeak iragarri zituenetik, Igor Mena CCOO-eko ordezkariak azaldu deuskunez. Eurak lanean dabilz eta eguenean hurrengo batzarra eukiko dabe. Horrez gain, eguen, bariku eta zapaturako huelgak deitu ditue.
Gaur eta bihar afiliauekin asanbladak egiten dabilz. Hilaren 25ean asanblea orokorra egingo dabe, egoerea eta hemendik aurrerakoak aztertzeko.
Enpreseari jagokonez, bere plana ei dauka buruan eta aldaketarako ez ei daukie asmorik. Nahiz eta merkaduan murrizketak dagozan, bideak egon badagozala uste dabe, baina enpreseak bakarrik diru asko emoten daben produktuak ekoiztu gura dituala salatzen dabe, beste guztiari bideak zarratuta.