Caritasek orain dala urte bi Accede izeneko proiektua martxan ipini eban, Europako finantziazinoari esker. 39 pertsonari lagundu deutse, sustapen sozialetik eta pertsonaletik hasi, eta enplegagarritasuna hobetzera bitarteko ibilbidea sortuz. Pertsona horreei, euren ahultasun eta bazteketa egoeran, eskubideak eskuratzen eta erabiltzen lagundu deutsie, euren gaitasunak garatuz, eta gainera, arreta berezia jarriz gaitasun digitalean.
Gure estudioan izan da proiektu hau garatu dauan Caritas erakundeko Irantzu Calle de La Torre.