Punta-puntako zentroa bihurtu da nazinoarteko panorama zientifikoan

35 herrialdeko 500 ikertzaile baino gehiago igaro dira bertatik

CIC bioGUNEk 20 urte bete dauz

CIC bioGUNEk 20 urte / Bizkaia Irratia

CIC bioGUNE ikerketa zentroak 20 urte bete dauz. Minbizia edo biomedikuntzaren ikerketan, erreferentziazko zentroa da gaur egun nazinoartean. 35 herrialde baino gehiagoko 500 ikertzaile baino gehiago igaro dira hogei urteotan ZamudioDerion dagoan Parke Teknologikoko CIC bioGUNEtik. Punta-puntako zentroa bihurtu da nazinoarteko panorama zientifikoan. Arkaitz Carracedo ikertzaileak esan deuskunez, estrategia eta pazientzia izan dira ardatz, erreferentziazko gune bihurtu ahal izateko. Hogei urteko ibilbidean, argitalpen zientifiko askotan agertu da zentroa eta patenteak be lortu dabez. CIC bioGUNEren helburua, Carracedoren esanetan, osasuna eta gaixotasuna ulertzea dira. Momentu honetan bera be, minbiziaren ganekoak dabil ikertzen.

Sinergietarako garaia

Gaur egun, CIC bioGUNEra munduko hainbat ikertzailek etorri nahi dabe. Hasieran, ikertzaileen bila jo behar izaten eben. Euskadin egia esan, momentu honetan lau ikerketa zentro dagoz eta 13 zentro teknologiko. Arkaitz Carracedok dino momentua dala guztien arteko sinergiak lortzeko. Euskadin, azken 25 urteetan ikerketa arloan egin dana harrigarria dala deritxo. Inbersino estrategikoa da bere ustez, epe luzera egiten dan inbersinoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00