Michel Armand, Euskadiko ikertzailerik garrantzitsuena dago tartean

Stanford-eko Unibertsidadearen zerrendea, nazinoarteko erreferentea da

CIC energiGUNEko bost ikerlari, munduko onenen zerrendan

Michel Armand ikertzailea / Bizkaia Irratia

CIC energiGUNEko bost ikerlari Stanfordeko Unibertsidadeak egindako munduko zientzialari garrantzitsuenen zerrendan sartu dabez. Ranking of the World Scientist izeneko zerrendan sartu dabez Michel Armand, Elena Palomo, Montse Casas-Cabanas, Javier Carrasco eta Yaroslav Grosu ikertzaileak, CIC energiGUNEkoak. Bertatik, Asier Urzelaik, pertsonen saileko zuzendariak gogoratu deusku, aipatutako zerrendea, nazinoarteko erreferentzia nagusia dala. Zerrenda horretan CIC energiGUNEko bost ikerlari sartu izana lorpen nabarmena da bere esanetan.

Euskadiko garrantzitsuena

Michel Armand-en kasuan, esan behar, maila guztietako Euskadiko ikertzailerik garrantzitsuena dala eta zerrenda horen arabera Espainiakoa be bai. Mundu mailan, hamalaugarren garrantsitsuena da. CIC energiGUNE sortu zanetik dago gurean Armand. Zerrendan, bost ikertzaileetatik bi emakumeak dira. Urzelaik azpimarratu dau ahalegin handia egiten dabela emakume zientzialarien lana babesten. CIC energiGUNE 2011. urtean jarri zan abian. Energia elektrokimikoaren eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea dan euskal zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00