CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako teknologia batek barrikuntza sustatzen dau ehungintza-sektorean. CIC nanoGUNE, Gaiker eta Andromeda Moto elkartu egin dira funtzino anitzeko ehun-zuntzak garatzeko aukera emoten dauan teknologia bat probatzeko eta hobetzeko.
Eusko Jaurlaritzaren finantzaketeagaz garatu dan proiektu hau oso emaitza onak lortu dauz gaur egun, eta nanoGUNEn garatutako VPI teknologiaren eraginkortasuna egiaztatu dau. Helburua da ehun-zuntzak nanometro gitxi batzuetako estaldura eta infiltrazinoagaz aldatzea, ehunei propietate hidrofobo edo antimikrobianoak emoteko, edo izpi ultramoreen aurkako babesa eta iraunkortasuna hobetzeko. Itziar Oregi izan dogu honen ganekoa informazinoa emoten.