‘Cónclave’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan

David Madarietak aste honetan plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

‘Cónclave’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. ‘Cónclave’ pelikula egongo da ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Con amor, Meghan’, ‘Larissa: La otra cara de Anitta’ eta ‘Caos: Los crímenes de Manson’ dokumentalak eta ‘El gatopardo’, ‘Medusa’, ‘Solo una mirada’, ‘Beauty in Black’, ” eta ‘Si la vida te da mandarinas…’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Par de Ideotas’ dokureality-a eta ‘Las brujas de Mayfair de Anne Rice’ telesaila.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00