

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. ‘Capitán América: Brave New World’ pelikula egongo da ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘El caso Gabby Petito: Un viaje sin retorno’ eta ‘La cancha de oro’ dokusailak eta ‘Día cero’, ‘Espartanos: Una historia real’, ‘En la victoria o en la derrota’ eta ‘Mil golpes’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Richard’ telesaila.