Donostiako Rumbling Lips taldeagaz hasiko da gaur Elorrion, Arriola jazz blues jaialdia.
33. edizinoa da aurtengoa. Kontzertuak, gaur, bihar, etzi eta hilaren 18-19 eta 20an izango dira. Arriolatik, Aitor Iriartek esan deusku, jazz blues jaialdiaren lehen urteetan harrera oso ona izan ebala jaialdiak. Azken urteetan, aldiz, harrera ez da horrenbestekoa. Bere esanetan, ez dago jakiterik ekimenak zergatik ez dauazan belaunaldi barriak erakartzen.
Sei kontzertu
Rumbling Lips talde donostiarra izango da gaur hasteko Ateneon gaueko bederatziretan. Rock & roll kutsua daukan taldea honakoa, jente gazteagoa erakartzeko asmoz. Bihar barriz, Move Quartet izango da iluntzeko zortziretan eta zapatuan, Matteo Sansonetto gaueko hamarretan. Orduak egunetik egunera aldatuz doaz, ikus-entzuleei aukera desbardinak eskaintzeko.
Datorren astean, Juan de Diego “Grebalariak”, Mingo Balaguer eta Diablues & Bluezifer taldeak izango dira. Sarrerak, Arriolan bertan eskuratu daitekez.