Danele Sarriugarte idazlea izan da urte honetako Irakurrieran saioaren azken ataleko gonbidadua. Beste zerbait eleberria aurkeztu deusku. Saioa ganera, Durangoko Azokan grabau da. Gerediaga alkarteak, Berbagailua izeneko gune barria estreinau dau. Podcast-en gunea da honakoa eta bertan egin da grabaketea.
Gomendioak
Gomendioen atalean, saio honetan Iratxe Retolaza izan da gonbidadua, euskal literaturaren eta kultur hezkuntzaren formatzaile eta aholkularia. Zitkala-Sa-ren Txori Gorri, Andre Siux baten idazlanak liburua aholkatu deusku.
Liburua eskuratzeko…
Danele Sarriugarteren Beste Zerbait eleberria eskuratu gura daben entzuleek, mezua bialdu behar dabe Bizkaia Irratiko 665 700 700 whatsapp zenbakira. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
