EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Bizkaia taldeetako bazatr kideak garraio publikoen deskontuei buruz eztabaidan izan doguz

BFAk eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dabe eta neurria pasa dan asteko Bizkaiko Garraio Patzuergoan adostu eben

Datorren urtean be Metroa %50eko deskontuagaz

Gernikako Batzar Etxeko atzoko bilkurea / Bizkaia Irratia

Jaurlaritzak deskontu hori mantentzeko erabagia hartu dau, Espainiako gobernuak babestu zein ez. Garai gogorrak datoz eta erakundeak laguntzeko dagozala esan deusku Bea Ilardia EHBilduren Bizkaiko batzarkideak. Eta poltsikoari laguntzeaz gain, deskontuaren neurriagaz garraio publikoa be sustatzen dala gogoratu dabe EHBildutik.

Ados dagoz ekimen honegaz Elkarrekin Bizkaikoak be. Sanchezen gobernu kide izanda, estadu mailan garraio publikoan deskontua egiteko proposamena eurena izan zala gogoratu deusku Hector Fernandezek.

Metroan mantenduko da deskontua, baina beste garraiobideena airean dago. Eusko Alderdi Jeltzaleak beste garraiobide batzutara zabaltzeko proposamenari ez deutso ezetzik esan. Jesus Lekerikabeaskoa Eusko Alderdi Jeltzaleko batzarkideak honi buruz berba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular