181 kilometro osotuko dabez, Bizkaiko bost deiadar mendietatik igaroz

Domekan Ganekogortan egingo dan jaiak emongo deutso amaiera aurtengo Deiadar mendien erronkari

Deiadar Mendien Erronka egiten dabilz asteon Bizkaian

Bizkaiko Mendizale Elkartea / Bizkaia Irratia

Aste osoan zehar dabilz mendirik-mendi eta guztira, 181 kilometro osotuko dabez, Bizkaiko bost deiadar mendietatik igaroz: Gorbeia, Oiz, Sollube, Kolitza eta GanekogortaAstelehenean abiau ziran Zeanuriko Pagomakurretik, eta domekan amaituko dabe ibilpidea Ganekogortan, Deiadar Mendien Egunagaz batera. Mendi bakotxean adarra jotzen dabe, antxina Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiteko erabiltzen zan ohitura gogoratuz.

Bizkaiko Mendizale Federazinoko zuzendaria dan Pedro Aizarna izan dogu Lau Haizetara saioan, eta adierazo dau, helburua ez dala prisaka ibiltea, baizik eta Bizkaiko paisaiez gozetea eta mendizaletasuna sustatzea. Domekan, Ganekogortan egingo dan Deiadar Mendien egunak emongo deutso amaiera aurtengo Deiadar Mendien Erronkari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00