Dejabu konpainiak Itzulera antzezlana aurkeztuko dau urriaren 22an BAD antzerki eta dantza garaikidearen jaialdiaren barruan. Konpainiaren azken lan honek Mexikora egindako bidaia baten bizitako esperientzietatik abiatzen da, eta memoriaren, fantasiaren eta errealidadearen arteko mugak lantzen dauz.
Ainara Gurrutxaga Dejabu konpainiako zuzendari artistikoak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, antzezlana autofikzinoan oinarritzen da, eta konpainiako kideek benetan bizitako gertakariak eta fikzinoa buztartzen dauz. Dejabu konpainiak antzerki fisikoa eta objektuen antzerkia lantzen dauz, irudiari, gorputzari eta jolasari garrantzia emonez. Gainera, euskerazko sorkuntzaren aldeko apustua egiten dau. Bilboko jaialdian parte hartzea ilusino handiz hartu dabe, Euskal Herriko sorkuntza sustatzeaz gain, nazinoarteko proposamenei be lekua egiten deutsen hitzordua baita.
