Iragan hurbileko historia alkarrizketaren erdira ekarri behar dala ondorioztatu dabe

Euskal herritarren kezkak zeintzuk diran azaltzen dira

Deustobarometroaren arabera osasun arreta da herritarren kezka nagusia

Deustobarometroko aurkezpenea / BIZKAIA IRRATIA

Deustuko Unibertsidadeak Deustobarometro sozialaren udako edizinoko emaitzak aurkeztu dauz. Sei hilean behin euskal gizartean kezka gehien sortzen dabezan gaiei buruz herritarren iritziak eta lehentasunak jasotzen dauz. Inkestaren arabera, osasun arreta eta etxebizitza lortzeko aurkerea bihurtu dira lehenengoz euskal herritarren kezkarik nagusienak.

Arazoak

Galdetutakoen arabera , Europak aurre egin behar dauezan arazo garrantzitsuenak inflazinoa, bizitzaren kostua, inmigrazinoa eta eskuin muturraren hazkundea dira. Eusko Jaurlaritza barriari jagokonez, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar gehienek azken urteotako politikak asko edo dezente aldatzea itxaroten dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude