Deustuko komisariak 48.000 herritarrei emongo deutse arretea

Polizia-etxe barrian 48 agentek behar egingo dabe

Deustuko komisaria barriak 48 mila herritarri emongo deutse arretea

Bilboko Udaltzaingoaren Deustuko Ikuskaritzaren instalazioek azaroaren 8an zabaldu dabez eta holan, urian dagoan zazpigarren komisaria izango da. Bulego barria Ballets Olaeta kaleko 14. eta 16. zenbakietan dagoz, eta han lan egingo dabe Bilboko Udaltzaingoko 48 agentek. Amaia Arregi Herritarren Segurtasun Zinegotziak esandakoaren arabera, hainbat motatako biktimei lehen harrera egiteko tokiak izango ditu, biktimen Ikuskaritzaren lana errazteko eta, biktimen intimitatea zaintzeko. Gainera, salaketak be jasoko dauz, nahiz eta Miribillako komisaria izango dan delitu larrienetarako erreferentzia. 48.710 bizilagunei emongo jake zerbitzua, eta Deustura, Deusutibarrera eta Zorrotzaurrera hurrengoko urteetan helduko diran bizilagunei be. Komisarian,  48 agente lan egingo dabe; zazpi emakumeak dira, eta 41 gizonak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular