Planik Plan 01x15: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Doctor Deseo, Marina Reche eta Txirri, Mirri eta Txiribiton astegoien honetan Bizkaian

Doctor Deseok kontzertu bi emongo ditu astegoien honetan geure lurraldean / Doctor Deseo

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Doctor Deseo eta Marina Recheren kontzertuak eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizuna nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Arratsaldeko 17.00etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, Berrizko Kultur Etxean, Bo Jauna izeneko antzerkia antzeztuko da. Arratsaldeko 18:30etan, aldiz, ‘Aulesti: denboraren sokak‘ izeneko dokumentala ikusi ahalko da Aulestin. Musikari jagokonez, Doctor Deseok kontzertua eskainiko dau Arriaga Antzokian arratsaldeko 19:30etan.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Ipuin-kontalariak nagusi izango dira goizean. Goizeko 11:30etan, Bilboko Deustuko Liburutegian, Zugame ipuin-kontalariaren Otsoak Maite entzun ahalko da. Ordu erdi beranduago, eguerdiko 12:00etan, Bilboko La Esperanzan, Ana Apika ipuin-kontalariak Liburuekin Olgetan kontauko dau. Kontzertuen esparruan, Bilboko Stage Livean, Marina Reche abeslaria izango da gaueko 21:00etan.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Arratsaldeko 18:00etan, Berango Antzokian, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna egongo da ikusteke. Egunari amaierea emoteko, arratsaldeko 19:00etan, Antton Telleriak ‘Ninini’ izeneko bakarrizketa interpretauko dau Erandioko Merkadu zaharrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00