Atzo hasi eta domekara bitartekoa izango da Leioan, Umore Azokaren hogeita seigarren edizinoa. Euria izan da protagonista azken orduetan, eta hau dala eta aldaketak egin behar izan dabez. Lekuz aldatu dira emonaldietariko batzuk eta beste batzuk bertan behera geratu dira, bihar edo etzi eskaintzeko. Euskal Herriko, estaduko eta nazinoarteko konpainiek 60 emonalditik gora eskeiniko dabez egunotan Leioan. Gogoratu behar, 600 proposamen baino gehiago jaso dabezala aurten.
Lau Haizetara saioan, Haatik Dantza Konpainiako Aiert Beobidegaz eta Koilara Teatro Humor konpainiako Aitor Vinagretegaz berba egiteko aukerea izan dogu, besteak beste.
