Dorsalen herena emon da Gamiz-Fikan bagilean egingo dan hirugarren Burdin Hesiko lasterketarako, epea zabaldu eta lehen egunean. Bagilaren 21ean egingo da lasterketea aurten. Izena emoteko epea atzo zabaldu zan. Estibaliz Hernaezek azaldu deuskunez, mila dorsal emongo dira aurten, igaz baino 100 gehiago. Lehen egunean 345 emon dira. Igaz, gogoratu behar, danak agortu zirela. Eperlanda kultur alkarteak antolatzen dau. Memoriaren ibilbidea egin gura izan eben. Herrian memoria historikoko hainbat elementu dagoz eta honeek erakutsi nahi dabez, balore demokratikoen alde egiteaz batera.
Alkartasuna
Memoriaz gain, lasteketa solidarioa be bada Gamiz- Fikako Burdin Hesiko lasterketea. Igaz Gurutzetako ospitaleko pediatria arloko onkologia sailera bideratu zan batutako dira, 30.500 euro baino gehiago. Antzeko helburua dauka aurten be lasterketeak. Bideo bat egin dabe lasterketea promozionetako. Honetan, pertsona ezagunak agertzen dira: Elisabete Etxanobe Ahaldun Nagusia, Julian Iantzi telebistako aurkezlea edo Oihana Kortazar mendi korrikalaria.
www.burdinhesikomendilasterketa.com webgunean emon behar da izena. Hiru ibilbide proposatzen dabez. Euretariko bi lasterketak dira, 37 eta 13 kilometrokoak. Hirugarrena, martxa bat da, lasterketa laburraren ibilbide bera hain zuzen.