Letra satirikoak, pop leloak eta tradizinoa eta joera barriak bateratzeko asmoagaz, Aguraingo lagun bik Dupla taldea sortu eben. Gari Uriarte eta Beñat Oribe dira Dupla: Gari taldeko abeslaria, gitarra jolea eta tekladu jolea da, eta Beñat, barriz, bateria jolea. Landa ingurunetik musika urbanoa sortzen dabe eta euren proposamenen artean, elektronikea, rocka eta dantza dagoz. “Borroka eta maitasuna, jarrera eta sagardo txotxa”, euren esanetan. Estilo hain bereziagaz dagoeneko 150 kontzertu baino gehiago eskaini dabez lau urteko ibilbidean.
2024an Dupla disko eta bira barriagaz dator. Urtarrilean Japonian izan ostean, orain Euskal Herrian eta estaduko hainbat aretoeetan zehar ibiliko dira De un pueblo llamado Agurain diskoa aurkezten eta “gehiago ezin dabenean amaituko da”. Birea Madrilen hasi eben, eta hemendik aurrera Gasteizen (martiaren 1ean), Bilbon (martiaren 7an), Santiagon (martiaren 14an), Donostian (martiaren 23an), Alacanten (apirilaren 19an), Bartzelonan (apirilaren 20an) eta Iruñean (apirilaren 26an) joko dabe.