Durangoko Udalak aurtengo San Faustoetarako kartela aukeratzeko lehiaketea jarri dau abian

Kartelak aurkezteko epea abuztuaren 30ean (14:00etan) amaituko da; irabazlea, irailaren 14an ezagutuko dogu

Durangok 900 eurogaz sarituko dau 2023ko San Fausto jaietako kartela

2023ko San Fausto kartel lehiaketea / Durangoko Udala

Urriaren 12tik 22ra bitartean ospatuko diran Durangoko San Fausto jaiak prestetan dabilz apurka-apurka. Programazinoaren aurretik, urtero lez, Udalak deialdia zabaldu dau jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko. Holan, interesatuek abuztuaren 30era arteko epea daukie proposamenak aurkezteko. Aurtengo saria 900 eurokoa izango da.

Lehiaketearen helburua, 2023ko Durangoko San Fausto Jaiak iragartzeko erabiliko dan kartela aukeratzea da. Lehiaketan, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango dauz egile bakotxak. Lan guztiak originalak eta argitarabakoak izan beharko dabe. Aurkeztutako lanetan “San Fausto jaiak 2023 Durango – Urriaren 12tik 22ra” testua jarri beharko dau. Lehiaketeari buruzko informazino gehiago jasotzeko, 94 603 00 13 telefono zenbakian egin daiteke. Lanak aurkezteko azkenengo eguna abuztuaren 30ean (14:00etan) izango da.

Lehiaketa honen inguruan egingo dogu berba Ander Alvarez Durangoko Udaleko Kultur Teknikariagaz Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular