Gernika Rugby Taldeak Pozueloren aurka hasiko dau urtea. Partidu gatxa izango dala esan dau Eduardo Maidagan entrenatzaileak

Eduardo Maidagan Gernika Rugby Taldeko entrenatzaileak sinisteko eskatu deutso taldeari, irabazten hasteko

Eduardo Maidagan: “Geugan sinistu behar dogu”

Gernika Rugby Taldeko jokalariak / Bizkaia Irratia

Gernika Rugby Taldeak Pozueloren aurka hasiko dau 2023. urtea. Basurdek irabazi beharra daukie. Izan be, liga honetan, hondino garaipenik ez dau lortu. Puntu bakarra dauka Eduardo Maidaganen taldeak, eta puntuak behar ditu maileari eusteko.

Entrenatzaileak argi dauka. Taldeak gehiago emon ahal dau. Hiru lesino daukiez une honetan, baina ez dau atxakiarik gura. Irabaztetik hur ikusten dau taldea. Baina, horretarako, sinistu egin behar dala dino. Euren jokoan sinistu eta kontzentrazinoari eutsi partidu guztian.

Pozueloren ostean, VRAC izango da lehen aurkaria, hurrengo astean. Liderra hartuko dabe basurdek etxean. Partidu gatxa, baina erakargarria. Ondoren aurkari zuzenak izango ditue aurrean. Lehenengo La Vila eta gero Les Abelles. Sailkapenean ondoan dituen talde biak. Hortxe emon beharko dau dana Gernikak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular