Dantzaren Nazioarteko Eguna izan zan apirilaren 29an, baina aurten Bilboko La Fundición aretoa egun batzuk lehenago hasi da efemeridea ospatuten. Deustuko espazioak 36 urte daroaz dagoaneko dantza garaikideko emonaldien programazinoan espezializauta. Aurten ospakizuna luzatu dabe, ekitaldiz betetako egitarauagaz. Honetaz gehiago ezagutzeko, La Fundicion-eko Marian Jimenez izan dogu Aupa bizkaia saioan.