Hurrengo bost urteetan 62 milioi ikaslek, hezkuntzarako eskubidea urratuta izango dabe

Dubain, COP28an, hezkuntzaren indarra aldarrikatu dau irakasle bizkaitarrak

Egoitz Etxeandia: “Hezkuntza larrialdi klimatikoari aurre egiteko ardatza da”

Egoitz Etxeandia, Dubain, COP28aren goi-bileran / Bizkaia Irratia

Dubain, COP28an batutako 200 herrialdeak ados jarri dira. Klima larrialdiari buruzko Nazino Batuen Erakundearen goi bilera baten erregai fosilei buruzko adostasun batera heltzen diran lehenengo aldia izan da. Akordio historikotzat jo dau goi bilerako presidenteak. Egoitz Etxeandia irakaslea Dubain izan da, eta hezkuntza ikuspuntutik egin dau ekarpena bertan. Lortutakoaren ganean ez deusku irakurketa guztiz positiboa egin. Trantsizinoa aitatzen da bai, 2050.urterarte, baina kuotak zehaztu barik.

Holako bilera baten lehenengoz emoten jako ahotsa hezkuntzari. Etxeandiak eta munduko beste 17 kidek egin dabe hezkuntza ikuspuntutik ekarpena. Arazo klimatikoen ondorioz datozen 5 urteetan 62 milioi ikaslek, hezkuntzarako eskubidea urratuta izango dabe. “Hezkuntza ardatza da klima aldaketaren kontrako borrokan” azaldu deusku irakasle bizkaitarrak. Egoitz Etxeandia, New Yorken, NBEren goi-bileran parte hartu eban hezkuntzari buruzko berbaldi bat emoten. Oraingoan Dubain, COP28an parte hartzeko aukerea euki dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular