Gaur nekazaritza ekologikoaren Europako eguna ospatuko da. ENEEK-ek, Euskadiko Nekazaritza Ekologikorako Ekoizleen sareak tresna digital barria aurkeztuko dau. Dagoeneko Euskadin nekazaritza ekologikoan jarduten daben 200 nekazari baino gehiago dagoz eta euren produktuak eta salmenta puntuak ezagutzeko bilatzaile digital barritua ezagutzera emongo dabe. Sareko izeneko tresna barriak, ekoizleei eurei, sarea elikatzeko aukerea emongo deutse eta era horretara euren baserri, ortuen, produktuen eta salmenta bideen informazino zehatza eguneratu ahalko dabe. Europar Batasuneko Itun Berdeak dino 2030erako Europako nekazal lurren %25ak ekologikoa izan beharko dauela, Euskadin ziurtagiri lurren %6k baino ez dauka ziurtagiri ekologikoa.
“Ortugintzarako lurretan ekologikoa %28 da Euskadin baina zerealei jagokenean kopurua oso txikia da. Zereal ekoizle gitxi daukagu ekologikoan, horrek bataz-bestekoaren kopurua txikitzen dau, zerealak azalera handiak beteten dauz gaur egun” azaldu dau Xabier Lejarzegik ENEEK-eko zuzendariak.