"Danon artean danon etxe egokiago bat egin geinke" esan dau Alicia Suso Bizkaia Caritaseko kideak

Ekologia integralaz egin dogu berba Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideagaz

Ekologia integrala, ekinbiderako aukerea

2023ko urriaren 4an, Asisko San Frantzisko egunez, Frantzisko Aita Santuak Laudate Deum aholku-hitz apostolikoa argitaratu eban, ekologiari buruzko 2015eko entziklikea zehaztuz eta osotuz. Idazkia, igazko zemendi amaieran-abendu hasieran Dubain ospatu zan COP28 dalakoari begira egoan batez be.

Joan dan astean, apirilaren 18an, Aita Santuak idatzitako Laudate Deum-aren inguruko hitzaldia izan zan Igorreko Kultur Etxean Caritas Bizkaia eta Arratiako Caritasek antolatuta. Laudate Deum. Ekologia integralari buruzko hitzaldia izenburupean, Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideak bideratu eban berbaldia. Susok Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, ekologia ez da bakarrik lurra zaintzea, nahiz eta hori beharrezkoa izan. Pertsonak zaintzeagaz be lotuta dago ekologia. “Danon ardurea da gure egunerokotasunean eta alkartearen ikuspuntutik, ikustea zelan egin geinken gure etxe hori, mundua, zaintzeko” azpimarratu dau Alicia Susok. “Dana dago interkonektauta, ezin dogu esan natura alde batetik doala, eta gizartea bestetik”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular