Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman El Drama eta umeentzako saioan Fleak filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla).
Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina guretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
