Zallako Aranguren auzoan elefante gorrian oinarritutako artelanak sortu gura dauz Asier Perezek

"Bigarren eskuko enkantetan ale batzuk geratzen dira, 20 euroren truke salgai" azaldu deusku Asier Perezek

Elefante gorriaren komuneko paperaren jatorria, Zallan

Elefante gorriaren antxinako komuneko papera / Bizkaia Irratia

Arangurengo elefantearen eta putxebere errezetaren barri euki dabe Zallako Aranguren auzoan. BBK Landa Eremu Art proiektuak Bizkaiko landagune bat aukeratu eta kultura-erronka desbardin bat proposatzen dau. Helburu horregaz, inguruko pertsonaiak konbidetan dabez proiektuan parte hartzera eta oraingoan Asier Perez artistea aukeratu dabe. Zallako Aranguren auzoko lantegi baten orain dala hamarkada asko sortutako komuneko paperari begiratu deutso Asier Perezek eta produktu horren irudia zan elefante gorria berreskuratu gura izan dau.

Zallako herritarrei postontzira heldu jake elefantearen prototipoaren posterra. Atzekaldean putxebere ekimena azaltzen da, enkarterritarrak batzeko jatordu bat. Hurrengo asteetan ibai ondotik elefantearen seinaleak jarri gura dabezala kontau deusku Asier Perezek Goizeko Izarretan saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00