12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako proiektu-azoken sarea da

60 ikastetxetako 660 gaztek hartuko dabe parte eta 183 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai

Elhuyar Zientzia Azoka hasiko da gaur Bilboko Areatzan

Bilboko Areatzan egingo dabe azokea barriz / Irekia

Elhuyar Zientzia Azoka hasiko da gaur Bilboko Areatzan. Azokak lau egun iraungo dau eta, beraz, zapatura arte egongo da martxan. Guztira, 60 ikastetxetako 660 gaztek hartuko dabe parte azokan, Euskal Herriko txoko desbardinetatik etorritakoak. Halanda be, gehienak bizkaitarrak izango dira. Azokan, ikasturtean landutako 183 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai, Danel Solabarrieta azokaren arduradunak esan deuskunez.

Goizeko 11:00etan, Amaia Zarrabeitia Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak emongo deutso hasierea azokari, Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Erabiko ordezkarien aurrean. Azokak goizeko 11:00etan irekiko ditu bere ateak egunero eta eguerdiko 14:00ak arte izango da martxan. Ganera, zapatuan, azokaren azken egunean, sari-banaketa ekitaldia egingo dabe. Izan be, lehiaketa bat izan ez arren, proiekturik onenak aukeratuko ditu epaimahai batek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00