"Trumpen garaipena klima aldaketaren aurkako borrokarako ez da barri ona" esan dau BC3ko ikertzaileak

Zemendiaren 11n klima aldaketaren kontrako COP29 goi bilera hasiko da Azerbaijanen

Elisa Sainz de Murieta: “Aurton 1,5 graduen igoerea gainditzeak ez dau esan nahi atzera bueltarik ez dagoanik”

Elisa Sainz de Murieta (BC3) / Bizkaia Irratia

Copernicus Zerbitzuak dino 2024a historiako urterik beroena izateko bidean doala eta aurton, lehenengoz, 1,5 graduren berotzea gainditu leiketela. Parisen orain dala urte batzuk egindako COPean edo goi-bileran zehaztu zan 1,5 graduen mugea. Hurrengo astean Azerbaijanen, Bakún, klima aldaketaren aurkako goi batzar barria egingo da. COP 29 izango da.

Azerbaijanen egingo daben goi bilerari buruz itaunduta, bost urtero klima aldaketeagaz lotuta, helburuak eguneratu egiten dabezala esan deusku Elisa Sainz de Murietak. BC3ko ikertzaileak salatu dau 2023an bilioi bat diru laguntza publiko emon jakon erregai fosilaren industriari.

Mediterraneo Itsasoaren tenperaturea nabarmen igo da azken urteetan eta horrek Valentziako denporaleagaz loturea daukala uste dau euskal ikertzaileak. Hori horrela dala bermatzen daben txosten bi aitatu dauz. “Uriolak beti egon dira, baina klima aldaketea honeen maiztasuna areagotzen dabil” adierazo dau BC3ko ikertzaileak. Valentziako herririk kaltetuenetan garbiketa lanakaz dabilz oraindik. Gero etorriko da etxeak berreraikitzeko momentua. Momentu horretan berreraikitze prozesuan arriskuak saihestu beharko litzakezala esan deusku BC3ko ikertzailea eta EHUko irakaslea dan Elisa Sainz de Murietak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00