Jeltzaleen lehentasunak pertsona nagusiak, azpiegiturak eta garraioa dirala azaldu dau Elixabete Etxanobek

"Herritarrei eragiten deutsien zerbitzuen geroa erabagiko da M28an" zehaztu dau Elixabete Etxanobe jeltzaleak

Elixabete Etxanobe (EAJ): “Bizkaiko mogikortasun proiektu nagusiak EAJgaz bakarrik gauzatuko dira”

Elixabete Etxanobe (EAJ) / Bizkaia Irratia

Adinekoen egoitzak eredu barri bateruntz doazala azaldu deusku Elixabete Etxanobe EAJren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak. Atzo lortutako akordioa ona dala uste dau Etxanobek gaur Goizeko Izarretan saioan. Gaur egun aurreikusitako proiektu nagusiak bermatzeko, EAJk agindu beharko leukela esan dau Etxanobe jeltzaleak. “Alderdi batzuk esaterako ez leukie babestuko erreka azpitik joango dan tunela” azaldu dau hautagai jeltzaleak.

Herritarrek ezbardinen arteko akordioak nahi dabez, eta zerbitzu publiko onak eta hori lortzeko alkarlana ezinbestekoa da Elixabete Etxanoberen esanetan. Domekako hauteskundeei begira, askok onartu dabe ez daukela argi. Zalantzak daukiezala. Zalantzan dagozanei EAJren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak gogoratu deutse, hauteskunde garrantzitsuak izango dirala.

Mogikortasuna

Getxo eta Sestao arteko erreka azpiko tunela ezinbestekotzat joten dau hautagia jeltzaleak. “Alderdi batzuk ez dabez proiektu honeek babesten eta guk bai Errontegi zubitik kotxe asko atarako dauzelako. Mogikortasun jasangarriaren alde egin behar da azaldu dau Etxanobek. Metroan 37 tren barri erosi eta Bosgarren Lineako lanei ekingo deutsiela aurreratu dau.

Udalkutxa

Bizkaiko udalek biztanleko 875 euro jasoten dabela azaldu dau Etxanobek eta hori Gipuzkoako eta Arabako udalek jasoten dabena baino gehiago dala. “Udalkutxari buruzko lan taldeak erabagi beharko dau dirua banatzeko erizpide barririk sortzen dan. Egia da gaur egungo arautegiak 20 urte daukazala” azaldu dau hautagai jeltzaleak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular