87 urte eukazala hil zan astelehenean Carlos Garaikoetxea lehendakaria

Frankismo osteko lehen lehendakariaren figura gogoratu dogu bere biografoaren eskutik

Elixabete Garmendia: “Ondo hezitako pertsona elegantea zan Carlos Garaikoetxea”

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hilkutxa jaso eben Ajuria Enean atzo / Irekia

87 urte eukazala hil zan astelehenean Carlos Garaikoetxea lehendakaria. Hori dala eta, bere figura gogoratu gura izan dogu Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan gaur. Horretarako, Elixabete Garmendia bere biografoagaz egin dogu berba. Izan be, Carlos Garaikoetxea. Lider bat Lehendakari biografia argitaratu eban 2018an kazetari gipuzkoarrak. Esan deuskunez, biografia idazteko enkargua jaso eban: “Martxelo Otamendik egindako eskaera izan zan”. Horretarako, behin baino gehiagotan bildu ziran Garmendia, Otamendi eta Garaikoetxea bera.

Garaikoetxearen izaerari jagokonez, pertsona elegantetzat jo dau Garmendiak lehendakaria: “Ondo hezitako pertsona elegantea zan Carlos Garaikoetxea”. Dana dala, Garmendiak esan deuskunez, jenio txarra be erakusten eban noizean behin. 1980tik 1985era izan zan Garaikoetxea lehendakari. Hori dala eta, gatxa da biografoarentzat bere agintaldiko momentu bakar bat nabarmentzea. Halanda be, Euskadiko erakunde batzuen sorreran jokatutako papera azpimarratu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00