Elkargik 455 milioi euro eta 3.700 eragiketa finantzau dauz, aurreko urtean baino %23 gehiago

Amaia Jugo (Elkargi): "Interes tipoek gora egin arren euskal enpresen inbersinoak ez dagoz arriskuan"

Elkargik enpresei emondako finantziazinoaren %55 inbertsinora bideratu dabe

Amaia Jugo (Elkargi) / Bizkaia Irratia

Euskal enpresek pandemian zhear eskatutako kredituen ordainketeari aurre egin behar deutse orain. Guztira 5.600 milioi euro eskatu dabez mailegutean. ICOgaz eta Elkargigaz sinatutakoen %56tan ordaintzeko epeak luzatu dira eta Espainiako Bankuak maileguen %3,4an, zifra oso txikia, ez ordaintzeko arriskua aurreikusten dau.

Enpresen inbertsinoak ez dagoz arriskuan interes tipoak gora egin arren Elkargiren eritxian. Amaia Jugo Elkargiko Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde zuzendaria euki dogu gaur Goizeko Izarretan. Ordaintzeko epeak atzeratuta, horrek mesede egiten deutse enpresei. Egoereari aurre egiteko, enpresaren bideragarritasuna da garrantzitsua. Sektoreen arabera, errekuperazinoa pandemia eta gero, ezbardina izan da. Autonomoei jagokenez, amaitu barri dan urtea ez da izan ona autonomoentzat.

“Aurton Next Generation funtsei esker enpresa askotan inbersinoa mantendu dabe. Orain apur bat eten da, 2023an ez dakit hain datu onak eukiko doguzan” zehaztu deusku Amaia Jugok. 2022an euskal enpresen finantza-eragiketen zenbatekoaren %55 inbersinora bideratu da. Elkargik emondako datu orokorrei begira  2022an Elkargik 455 milioi euro eta ia 3.700 eragiketa finantzau ebazan, aurreko urtean baino %23 gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00