Urriaren 2ra bitarteko erakusketea da

'Rastrotik Elorrixora' erakusketea dago ikusgai Iturri Kultur Etxean

Elorriora heldu dira Hibai Agorriak eta Daniel Asuak Madrilen aurkitutako argazkiak

Rastrotik Elorrixora erakusketea dago ikusgai Elorrion, Hibai Agorriak eta Daniel Asuak Madrileko Rastroan aurkitutako argazkiakaz osotutakoa. Urtarrilean Gernika-Lumon eskeini eben Agorriak eta Asuak Non ote zaude erakusketea. Madrilen zaborrontzi baten aurkitu ebezan argazkiakaz osotu eben. Neskato bat agertzen zan argazki hareetan. Erakusketea zabaldu eta hilabetera argazkietako neska nor zan argitu zan. Argazkietako neska horrek Elorrion eukan familia. Hibai eta Daniele Gerediaga alkartekoakaz jarri ziran harremanetan eta era horretara etorri da bigarren erakusketea Elorrion. 1954 eta 1956 urteen artean ataratako argazkiak dira. Famili-bidaia agertzen da bertan.

Elorrioko ze jai ete da argazkietan agertzen dana?

Madrilen aurkitutako negatiboak eskaneau egin ebezan erakusketarako. Orain argitu gurako leukiena da, Elorrioko argazkietan agertzen dan jaia, ze egunetako jaia dan. Hibai Agorria eta Daniel Asua, Gerediaga eta Gernikazarra alkarteakaz dabilz argazki honeekaz lotutako argibide guztien bila. Alkarte bien esku itxiko dabez argazkiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00