

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Kayara. Inka gerraria’ eta nagusientzat ‘Los pecadores’ egongo dira ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘NASCAR: A toda velocidad’ dokusaila, ‘Karol G: Mañana fue muy bonito’, ‘Secretos del deporte: Escoltas’ eta ‘Un matrimonio mortal en Carolina del Norte’ dokumentala eta ‘Por siempre’, ‘Sangre de Zeus’ eta ‘La realeza’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘¡Pulpo!’ dokusaila estreinau eta ‘Evolución’ eta ‘El silencio de Marcos Tremmer’ pelikulak igon dabez katalogora.