Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat La Patrulla Canina: La dino película eta nagusientzat Palestina 36 egongo dira ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: Un hijo propio dokumentala, Mourinho dokusaila eta Sobre ruedas, Mi brillante carrera, El peso de la ley eta Moria telesailak. Prime Video plataforman, barriz, Reacher telesaila estreinau dabe eta eta Caminando con el diablo eta Chicas malas 2 pelikulak igon dabez katalogora.
