Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Mufasa: el rey león’ eta nagusientzat ‘Emilia Pérez’ egongo dira ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Cacería implacable: O. J. Simpson’ eta ‘Seis Naciones: El corazón del rugby’ dokumentalak eta ‘El nuevo empleado’, ‘La chica de nieve 2: El juego del alma’, ‘Mo’, ‘Hinchas enemigos’, ‘Ella era bonita’ eta ‘Yellowstone’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Estáis cordialmente invitados’, ‘Spider-Man: Cruzando el Multiverso’ eta ‘La otra boda’ pelikulak igon dabez katalogora.