Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Mufasa: el rey león’ eta ‘Emilia Pérez’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Mufasa: el rey león’ eta ‘Emilia Pérez’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat Mufasa: el rey león eta nagusientzat Emilia Pérez egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: Cacería implacable: O. J. Simpson eta Seis Naciones: El corazón del rugby dokumentalak, eta El nuevo empleado, La chica de nieve 2: El juego del alma, Mo, Hinchas enemigos, Ella era bonita eta Yellowstone telesailak. Prime Video plataforman, barriz, Estáis cordialmente invitados, Spider-Man: Cruzando el Multiverso eta La otra boda pelikulak igon dabez katalogora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00